Jose Maria Zezeaga Elorza, pilota arloan Zezeaga deituraz ezaguna (Ubera, Bergara, Gipuzkoa, 1962ko otsailaren 20a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari aritzen zen.
1981ean hasi zen profesional gisa, Empresas Unidas enpresarekin. Ondoren Alti-Asegarce eta Asperekin aritu zen. Aspek kontratua berritu ez zionez, 2005ean Garfera pasatu zen.[1] Binakako txapelketetan lortu zituen emaitza hoberenak. Lehiaketa horretan txapeldunorde izan zen 1992, 1995, 1997 eta 1999. urteetan, eta 1993an txapeldun izan zen Jokin Etxaniz lagun zuela (urte horretan bi txapelketa izan ziren; Zezeaga eta Etxaniz Reur eta Empresas Unidas enpresek antolatutakoan nagusitu ziren).
Binakako finalak
(1) 1992-1993an binakako bi txapelketa jokatu ziren, Unidas-Reur eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.
(2) 1998-1999an binakako bi txapelketa jokatu ziren, enpresak ados jarri ez zirelako.
Kanpo loturak
Erreferentziak