San Jurgiren eliza Tuteran zegoen eliza izan zen, San Jurgiren omenez sagaratua.[1] Nabe bakarreko eraikin hau egungo Santa Maria Madalenaren antzekoa omen zen.
1227an, Antso Azkarraren garaian, eraikia, 1318an sagaratu zuten. 1694an berreraikia, 1775ean erortzeko zorian zegoenez bota eta bertoko eliztarrak San Jurgi Erregearenera joan ziren.[2]
Erreferentziak
- ↑ Martínez-Escalada, J.. (1999). Historia de Tudela contada por sus calles. Zaragoza: Navarro&Navarro, 565 or..
- ↑ García Gainza, M.A., Heredia Moreno, M.C., Rivas Carmona, J. & Orbe Sivatte, M.. (1980). Merindad de Tudela. in: Catalogo Monumental de Navarra. I Institución Príncipe de Viana, Arzobispado de Pamplona, Universidad de Navarra, 492 or..
Kanpo estekak