Saltsa gazi-gozoa[1] fruitu garratza edo karamelu eta ozpina oinarri dituzten saltsak ditugu. Haragi, arrai edo barazkiekin erabiltzen dira normalean.
Fruitu garratz-gozoa edo karamelu eta ozpina edo zuku garratzak+ saltsa kontzentratu bat+ontzeko elementuak
|
Saltsa gazi gozoa burutzeko aholkuak
- Karamelua erabiliz gero oinarri moduan, kontuz kolore gehiegi hartu gabe, bestela zapore txarra hartuko bailuke.
- Basoko fruituak edo edozein marmelada garratzek balioko digu saltsa hauek prestatzeko.
- Barazki saltsa, haragi saltsa, tomate saltsa edo edozein saltsa kontzentratu erabili ahal izango dugu, elementu garratz eta gozoarekin nahasteko.
- Ontzeko garaian ere, ziapea, currya, jengibrea, limoi eta laranja azala, limoi edo laranja zukuak...
Saltsa gazi gozoen erabilerak
Orokorrean, erretako haragien lagungarri, barazkiekin edo entsaladak ontzeko erabili izan dira.
Saltsa gazi gozo ezagunak
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
Kanpo estekak