Tomate-saltsa[1] tomatez egindako hainbat saltsaren izena da. Normalean, ongailua baino, plateraren osagaietako bat da. Ohikoak dira haragi eta bazkariak prestatzeko. Munduan gehien hedatu den saltsetako bat da.[2]
Osagai nagusia tomatea izanik ere, beste produktu batzuk izan ohi ditu, prestatzen den tokiaren araberakoak. Besteak beste honakoak izan ditzake: baratxuria, tipula, piperra, olioa, gatza, ozpina, albaka, martorria, azukrea, espeziak... Prestaketari dagokionez, gordinik, egosirik nahiz frijiturik prestatzen da, tokiko ohitura zein den.
Tomate-saltsak oso erabiliak dira arraina edo haragia oinarri duten plateretan, baina baita pasta, arroza edo barazkiei gehitzeko ere.
Erreferentziak
Kanpo estekak