Saint-Pierre eta Mikeluneko bandera, Ipar Amerikan dagoen lurralde frantsesa, urre-koloreko ontzia azaltzen da, Grande Hermine ontzia irudikatzen duena. Ontzi horretan Jacques Cartier frantziarra iritsi baitzen 1535ekoekainaren 15ean uhartera. Ontzia fondo urdinean dago, eta zerua eta itsasoko urak irudikatzen ditu. Banderaren ezkerraldean goitik behera bertako herritarren jatorria adierazten duten banderak azaltzen dira: Ikurrina, Bretainia eta Normandiako banderak hurrenez hurren.