Sabino Goikoetxea Etxebarria (Bermeo, 1826ko abenduaren 31 – Bilbo, 1901eko urtarrilaren 15a) (izengoitia: Argos) bizkaitar arkitektoa eta idazlea izan zen. Ezagunagoa izan zen literatura-lanengatik, arkitektura-obrengatik baino: Ellos y nosotros (1867; Lehen Karlistadari buruzkoa), Pasavolantes (1883), Otros pasavolantes (1889) eta Ultimos pasavolantes (1895, Bilboko gizartearen ohiturei buruzkoak). El Nervión Bilboko egunkaria sortu zuen. Bilboko burdinbide-konpainiako zuzendaria izan zen. Bere arkitektura-lanen artean Vista Alegre zezen plaza eta Foruen zubia (1874ko Bilboko setioan suntsitua) nabarmendu daitezke.
Erreferentziak
Kanpo estekak