São Pauloko arte museoa (portugesez eta ofizialki: Museu de Arte de São Paulo) São Paulon dagoen museo bat da, bertoko Avenida Paulista etorbidean kokatuta, hain zuzen ere. 1947an sortua, egungo egoitza 1968an inauguratu zuten. Egun Brasilgo eta Hego Amerika osoko museo garrantzitsuenetariko bat da.
Lau zutoin handiren gainean sustengatzen den kutxa baten itxura erradikala du eraikinak. Plaza batean eraiki zelarik, han jarraitzen du plazak, museoaren azpitik ere ibiltzea baitago. Lina Bo Bardi arkitektoaren lan nabarmenetako bat da.[1] Hasiera batean eraikin/kutxaren hormak opakoak izan behar ziren, baina kristalarekin ordezkatzea erabaki zuten azkenean.[2]
Erreferentziak
Iruditegia
Eraikina:
Museoko artelanak:
erabaki zuten azkenean.[1]
Erreferentziak
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
:0
izeneko erreferentziarako
Kanpo estekak