Rába (alemanez: Raab; hungarieraz: Rába; eslovenieraz: Raba) Austria eta Hungariako ibaia da. Alpe mendietan du iturburua eta Danubio ibaian isurtzen du ura, Győr hirian. 283 km luze da 10.113 km²ko ibai-arroa hartzen du. Nekazaritza eremu oparoa du Raba ibaiaren arroak.
Hidrometria
Rábaren emaria 1978-1991 bitartean neurtua izan da Szentgottharden (Hungaria)[1]. Gune horretan, drainatutako eremuak 3.084 km² ditu, arro osoaren % 30. Urteko batez besteko emaria 21,5 m³ segundoko da. Emari handiena martxoan du (29,5 m³/s), eta txikiena abenduan (14,8 m³/s).
Rábaren batez besteko emariak (m³/s), Szentgottharden neurtuak
Datuak: 1978 eta 1991 artean
Erreferentziak
Kanpo estekak