Ruy, el pequeño Cid (japonieraz: リトル・エル・シドの冒険, Ritoru eru Shido no bōken?, euskaraz: «Rui, Zid Txikia»)
hispano-japoniar marrazki bizidun telesail bat da. Rodrigo Díaz de Vivar (1048-1099) kondairazko gaztelar zaldunaren haurtzaroari buruzkoa da.
1980an Espainiako TVE1 telebista katean aireratu zen, eta 1984ko otsailaren 6etik martxoaren 12ra Japoniako TV Tokyo telebista katean.
Argumentua
Ruy, bere aita bezala zaldun bilakatu nahi duen 11 urteko mutikoa da, baina aitak mutikoaren nahiei jaramonik egin ez eta monasterio batean sartuaraziko du. Ruyk bertako fraideei bereak eta bi egin eta hauek etsiturik Lozano kondearengana bidaliko dute, Ruyren aitaren adiskidea dena.
Bikoizketa gaztelaniaz
Kanpo estekak