Ruth Goñi Sarries (Iruñea, 1975eko maiatzaren 25a) Nafarroa Garaiko eskuineko politikaria da, Ciudadanos alderdiaren militante ohia. Navarra Suma koalizioari esker, 2019ko azaroaren 11tik, Espainiako Senatuan senataria da.[1] Urte horren hauteskundeetan zerrenda burua izan zen. 2021eko martxoaren 18an Ciudadanos taldea utzi zuen baina ez aulkia, talde Mistora pasatuz. Dirudienez Inés Arrimadasen joera politikoarekin ez zegoen ados.[2] Nahiz eta dirugatik aulkia ez zuela uzten zabaldua izan, politikariak Espainiako politikarien artean diru gehiago izatea adierazten duten artean dago; inbestimendu funtsetan bakarrik 2.504.732 euro aitortu zuen.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak