Ruperto Salzburgokoa edo Ruperto Wormsekoa (edo Ruprecht, Hrodperht, Hrodpreht, Roudbertus, Rudbertus, Robert) (660? - 710) gotzaina izan zen, Salzburgoko hiriaren sortzailea, eta eliza katolikoak eta ortodoxoak santutzat hartua. Txildeberto III.a frankoen erregearen garaikidea izan zen.
Bizitza
Tradizioaren arabera, Ruperto merovingiarreen errege-familiakoa zen. eta Santa Erentrudisen osaba izan zen. Wormseko gotzaina zen 697 inguruan. Ratisbonara (Bavariara) bidali zuten misiolari gisa. Bavariako Teodoro dukea bataiatu zuen, eta lurraldea ebanjelizatzen jarraitzeko baimena eman zion. Bertan beste noble batzuk bataiatu zituen.[1] Hortik Altöttingera joan eta bertako biztanleak bihurtu zituen, eta misiolari lanetan jarraitu zuen Danubio ibaiaren arroan. Erlijioa, hezkuntza eta beste erreforma batzuk ere sartu zituen. Abandonatutako Juvavum hiri erromatarretik gertu zeuden gatz-meategiak suspertu zituen. Hiria birfundatu zuen, bere ekonomia meategien ustiapenean oinarrituta, eta Salzburgo izena eman zion ("gatzaren hiria"). 710eko Pazko igandean hil zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak