Rupert Chawner Brooke (Rugby, Warwickshire, 1887ko abuztuaren 3a - Skiros, Grezia, 1915eko apirilaren 23a) ingeles olerkaria izan zen.
Rugby eskolan eta Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen, eta Cambridgeko Apostoluen kide izan zen. Bloomsburyko taldeko kideen laguna izan zen. Georgiar Olerkarien eta Dymocken Olerkarien taldeetako ere izan zen. 1912an, krisi emozional bat izan zuen, bere nahasmen sexualak eraginda. Sendatzeko Alemaniara, Kanadara eta Estatu Batuetara bidaiatu zuen.
Lehen Mundu Gerran borrokatzeko izena eman zuen. 1915ean, septizemiaz hil zen Greziako Skios uhartean, Gallipoliko gudura bidean.
Bere lanik nabarmenena gerrako soneto idealistak dira, bereziki The Soldier.