Rudolf Ramek (Teschen, 1881eko apirilaren 12a - Viena, 1941eko uztailaren 24a) austriar politikaria izan zen. Austriako kantzilerra izan zen 1924tik 1926ra.
Austriako Silesian jaio zen, gaur egun Polonian. Alderdi Sozial Kristauko kide izan zen eta 1919ko Austriako Batzar Konstituziogilean parte hartu zuen. 1919tik 1920ra Justizia ministroa izan zen Karl Rennerren gobernuan. Kontseilu Nazionaleko kide izan zen 1920tik, eta 1924an Ignaz Seipel ordezkatu zuen kantziler karguan.
Bere gobernuan austriar txelina 1925ean herrialdeko diru ofiziala bihurtu zen. Inflazioak eta langabeziak bere horretan jarraitu zuten eta Ranek dimisioa eman zuen 1926an. 1930ean parlamentuko presidenteorde bihurtu zen. Beste diputatu batzuekin batera dimititu zuen 1933an, eta Engelbert Dollfussek parlamentuko bilera berriak debekatzeko aprobetxatu zuen.