Rosa García-Malea López

Rosa García-Malea López
Bizitza
JaiotzaAlmería, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlari militarra, flight instructor (en) Itzuli eta gerra-pilotua
Enplegatzailea(k)Espainiako Aire Armada  (2002 -
Jasotako sariak
KidetzaPatrulla Águila (en) Itzuli
Almería airetik

Rosa María García-Malea López (Almeria,1981) Espainiako armadako lehen emakume ehiza-pilotua izan zen eta Arrano Patruilaren kidea.

Bizitza

Arkitektura Teknikoa, Hizkuntzak eta Kimika Zientziak ikasi zituen Granadan. Armadako Kidego Orokorreko Ofizialen Goi Mailako Eskalaren oposizioak egin zituen, eta 21 urterekin gainditu egin zituen probak. San Javierko (Murtzia) Airearen Akademia Nagusian sartu zen. 2004ko apirilean Colorado Springs aireko basean (AEB) egon zen komisionatu.[1] 25 urte zituela, ehiza- eta eraso-ikastaro bat egin zuen Talavera la Realeko (Badajoz) aire-basean, eta F5 bat pilotatu zuen Espainiako armadako lehen ehiza-pilotua izan zen.[2]

Patrulla_Águila_(9465576962)

2007an, Zaragozako aire baseko 15. hegalean, beste mugarri bat lortu zuen: F18 bat hegan egin zuen Espainiako lehen emakumea izatea. Nazioarteko misioetan parte hartu du, hala nola Red Flag Las Vegas (Kalifornia, AEB) eta Libiako gerran, domina bat jaso zuela. Gainera, kualifikazio handiena lortu zuen NATOren Lidergoko Programa Taktikoan.

2012an San Javierko Airearen Akademia Orokorrean Hegaldi-hezitzaile hasi zen.[1] 36 urte zituela, Patrulla Águilako pilotua izan zen, eta 2017az geroztik komandante-kargua du.[3][4][5][6]

"Aitonari ez zion batere graziarik egiten biloba armadan egoteak. Espainiar askori bezala gertatzen zitzaion, gure historiako garai berriagoari lotzen baitzion...... [7]

Sariak eta aintzatespenak

  • Libiako gerran parte hartzeagatik domina.[1]
  • Madrilgo Erkidegoko izarra.[1]
  • Almeriako jaietako pregoilaria, 2018an.[8][9]
  • Andaluziako Domina, 2018.[10]

Erreferentziak

Kanpo estekak