Roge Blasco Granados[1] (Bilbo, Euskal Herria[2], 1955eko urriaren 12a) Euskal Herriko kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezle bat da. Euskal Herriko Unibertsitatean Komunikazio Zientzietan lizentziatua da.
Hainbat hedabidetan telebista aurkezle nahiz irrati esatari izan da: Bilboko Radio Popular, Euskadi Irratia, Euskal Telebista eta TVE2. Egunkari hauetan ere artikuluak idatzi izan ditu: El Diario Vasco, Deia, Egin eta Gara.
Behin erretiroa hartuta, gustuko duena egiten jarraitzen du bere Youtube kanalean.[3][4][5]
Ibilbidea
1980 eta 1987 bitartean Euskal Rock Erradikalari buruzko Muskaria aldizkariko zuzendaria izan zen.
Euskal Telebistan 1988-1995 bitartean Doctor Livingstone, supongo eta 1996an TVE2 katean Tierra a la Vista saioak aurkeztu zituen.
Radio Euskadin 1984ko martxoaz geroztik Levando Anclas eta 1997ko iraila ezkeroztik La Casa de la Palabra irratsaioak aurkeztu ohi ditu. Bi irratsaio hauen bidez herrialde guztietako bidaiazale eta abenturazaleen nondik norakoak ezagutarazi ohi ditu.
Liburua
20 urtez Levando Anclas irratsaioa martxan izan ondoren, 2004ko azaroan irratsaio honen 20. urteurrenean Radio Euskadi irratiak eta Levando anclas: 20 años de viajes y aventuras liburua eta CDa argitaratu zituen, bertan Roge Blascok elkarrizketatutako bidaiari oroitu edo nabarmenenen hitz, pasarte eta aipamenak azaltzen direlarik.
Sariak
Bere ibilbide profesionalan zehar hainbat sari bereganatu izan ditu, horien artean Komunikazioaren Espainiar Geografia Elkartearen Saria duelarik.
Esanak
«
|
Nik batik bat adimenarekin bidaiatzen dut, entzuleek kontatzen dizkidaten istorioen bidez.
|
»
|
Roge Blasco.[6]
|
«
|
Turista naiz, eta harro nago, ez daukat neure burua bidaiaritzat.
|
»
|
Roge Blasco.[7]
|
Erreferentziak
Kanpo loturak