Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Rocky Balboak (Sylvester Stallone) ringean Ivan Drago (Dolph Lundgren) sobietar boxeolariarekin Moskun izandako borrokaldiaren ondorioz jasandako kalte fisikoen ondorioz boxeoa uztera derrigortua egonen da. Borrokaldi horren ondoren Philadelphiara itzultzen denean, Balboak bere kontulariak pisu astunen txapeldun gisa lortutako dirutza ohostu diola jabetuko da. Orduan, halebeharrez eta boxeoan jardun ezin daitekenez, Tommy Gunn (Tommy Morrison) boxeolaria entrenatzen hasiko da. Tommy pisu astunetako txapeldun berria bilakatuko da, baina jendeak Rockyrekin borrokatu gabe ez dela txapelduna izango aurpegiratuko dio. Hortaz, Tommyk Rockyri kalean Paulie (Burt Young) koinata eta entrenatzailearekin dagoela modu txarrean erronka luzatu eta hark uko egiten duenez, hortaz Tommyk Rocky berotu asmoz Paulie kolpatu egingo du. Azkenean, Rocky eta Tommy kalean benetako txapelduna nor den garbi gelditu dadin elkarren artean eta jendaurrean borrokatzeari ekingo diote.