Riek Machar Teny Dhurgon (Leer, Sudan Anglo-egiptoarra, 1953)[1] hegosudandar politikaria da. Hego Sudango presidenteordea izan zen 2011n herrialdea independizatu zenetik, 2013an Salva Kiir presidenteak kargugabetu zuen arte.[1] Ordutik aurrera, gobernuaren aurkako matxinoen buruzagia izan zen Hego Sudango Gerra Zibilean. 2015eko abuztuan sinatutako bake akordioari esker, presidenteorde kargua berreskuratu zuen 2016ko apirilean,[2], baina kargutik kendu zuen Salva Kiirek urte bereko uztailean.[3]
Erreferentziak