Raphaël Géminiani (Clermont-Ferrand, 1925eko ekainaren 12a – 2024ko uztailaren 5a) frantziar txirrindulari eta kirol zuzendaria izan zen, goitizenez le grand fusil ezaguna. 1946tik 1960ra profesionala izan zena.
Bere kirol lorpen garrantzitsuenen artean, 1951ko Frantziako Tourreko bigarren postua eta Mendiko Saria eta 1958ko Tourreko hirugarren postua nabarmentzekoak dira. Denera, Tourreko 7 etapa irabazi zituen. Horretaz gain, Frantziako Errepideko Txapelketa bat, Italiako Giroko Mendiko Sari bi eta Espainiako Vueltako hirugarren postua dira beste emaitza aipagarri batzuk.
1955ean, hiru Itzuli handiak denboraldi berean, lehen hamar sailkatuen artean amaitu zituen lehen txirrindularia izan zen. Marka hau, bi urte beranduago, Gastone Nencinik soilik berdindu zuena.
Txirrindulari bezala erretiratu zenean, kirol zuzendari lanetan aritu zen. Jacques Anquetil eta Joaquim Agostinho zuzendu zituen, besteak beste.
Palmaresa
1948
1949
1950
1951
1952
1953
1955
1957
1958
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu
Erreferentziak
Kanpo estekak