Joaquim Agostinho

Joaquim Agostinho

Bizitza
JaiotzaTorres Vedras1943ko apirilaren 7a
Herrialdea Portugal
HeriotzaLisboa1984ko maiatzaren 10a (41 urte) (41 urte)
Heriotza modua: altueratik erortzearen ondoriozko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Puch-Sem-Campagnolo (en) Itzuli 1980-1980
Bic 1973-1974
Teka 1976-1977
Flandria 1978-1979
Sporting 1975-1975
Sporting 1968-1968
Frimatic-de Gribaldy 1969-1972
Sem 1981-1983
 
Jasotako sariak

Find a Grave: 21266557 Edit the value on Wikidata

Joaquim Agostinho (Torres Vedras, 1943ko apirilak 7-1984ko maiatzak 10) txirrindulari portugaldarrik hoberenetako bat izan zen. Bere kirol karrera 1968 eta 1984 artean hedatu zen.

Biografia

Torres Vedras herrian jaioa, Lisboatik ez oso urruti, nekazari familia xume batean, nortzuri, bere lehen hezkuntzako ikasketak amaitu ondoren nekazal lanetan lagundu behar izan zien. Soldadutza egitera joan behar izan zuen Portugal bere afrikar kolonia zen Mozambikeren aurka gerran zegoenean, eta frontera bidali zuten, non bi urte eta erdi eman zituen. Behin gerra amaitu ondoren bertan geratzea erabaki zuen, azukre enpresa batean lan egiten, baina laster itzuli zen Portugalera.

Kirol ibilbidea

Jean de Gribaldyk aurkitua, Agostinho, altueraz baxua zena, baina gorputz sendokoa zena, edozein kiroletan nabarmentzea ahalbidetuko zioten baldintza fisiko bikainez hornitua zegoen. Txirrindularia zen bere lagun batek bizikletarekin proba egin zezan konbentzitu zuen, proba ondo irten zen eta Agostinho, 25 urterekin, txirrindularitza talde batean sartu zen.

Frimatic taldea 1970ean, Jean de Gribaldy eta Agostinho eskuinean daudela.

Laster hasi zen nabarmentzen eta talde guztiek borrokatu zuten euren artean izateko luxuzko laguntzaile bezala. Urte bete eman zuen Magniflex talde italiarrean, bi Bicen, non Luis Ocañari 1973ko Frantziako Tourra irabazten lagundu zion. 1975ean Lejeune taldeak fitxatu zuen, eta hurrengo urtean Teka talde espainiarrera joan zen. Bi urte beranduago Flandria talde belgiarrera joan zen, honen ondoren Puch eta Sem taldeetara joan zelarik. 1984an modu erabakigarrian lagundu zuen lehen txirrindularitza talde profesionala sortzen.

41 urterekin, Skil taldeagatik fitxatzeko ikuspegia zuen eta Frantziako Tourra 14. aldiz korritzekoa, hala Joop Zoetemelken errekorra berdinduz, baina maiatzak 1ean, Algarveko Itzuliaren 5. etaparen azken metroetan lehiatzen ari zenean, proba honetako liderra zelarik, txakur bat bere bidean gurutzatu zen eta jausiarazi egin zuen. Jasan zituen zaurien ondorioz, Joaquim Agostinho hamar egun beranduago hil zen.

Palmaresa

Bere palmaresean 67 garaipen ditu, hauek nabarmentzen direlarik:

1968

1969

1970

1971

1972

  • Portugalgo errepide txirrindularitza txapelketa
  • Portugalgo erlojupeko txirrindularitza txapelketa
  • Portugalgo Itzulia eta lau etapa
  • Sintrako Sari Nagusia eta etapa 1
  • Suitzako Itzulian bi etapa
  • Torres Vedras Sari Nagusian bi etapa

1973

1974

1975

1976

1977

1978

1979

1980

1984

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Itzuli Handia 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984
Italiako Giroa UT
Frantziako Tourra 8. 14. 5. 8. 8. 6. 15. 13. 3. 3. 5. UT 11.
Espainiako Vuelta UT 6. 2. 7. 15.

Taldeak

Frimatic-Jean de Gribaldy taldea 1969an, ezkerrean Joaquim Agostinho.

Joaquim Agostinho garaikurra

Torres Vedras Sari Nagusia izenez aldatu zen Joaquimen hil ondorengo omenez, hala Joaquim Agostinho Garaikurra deitzera pasatuz. Proba hau, portugaldar txirrindularitzako garrantzitsuenetako bat bihurtu da.

Monumentuak eta ohoreak

  • Torres Vedrasen, Parque Verde da Várzearen goikaldeko zatian Joaquim Agostinhori ohore egiten dion monumentu bat eraiki zen.
  • Silveirako lorategian ere txirrindulari honen omenezko monumentu bat eraiki zen, 1989ko maiatzak 14an inauguratu zena.
  • Silveiran, gainera, Joaquim Agostinho etorbidea izena eman zitzaion, Kontseilu Parrokiala eta txirrindularia lurperatua dagoen tokia.
  • Santa Cruz hondartzaren erdialderako sarrerako etorbide nagusian, Kanpingeko biribilgunetik abiatuta, Joaquim Agostinho Etorbidea izena eman zitzaion.
  • Frantzian, Alpe d'Huezen 14. kurban 1,70 metroko altuera, 70 zentimetroko zabalera eta 70 kiloko pisua duen brontzezko soingain bat altxatzen da. Hiru metroko altuera duen granito berdezko idulki baten gainean pausatzen da. Estatua, 1979ko Frantziako Tourrean Alpe d'Huezen lortutako etapa garaipena oroitzeko da, Tourrean hirugarren postuan bigarren aldiz amaitu zuenean. Sekula ez zuen beste portugaldar txirrindulari batek etapa honetan irabazi.
  • Kale bat du Lisboan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joaquim Agostinho Aldatu lotura Wikidatan