Quimperlé (bretainieraz: Kemperle) Bretainiako Finistère departamenduko udalerri bat da, Bro Kernev lurralde historikoan dagoena.
Geografia
Lorient eta Quimper arteko errepidean kokaturik dago, Isoe eta Ellé ibaiek bat egin eta Laïta ibaia eratzen den gunean.
Historia
Neanderthalen garaiko aztarnak aurkitu izan dira eta hainbat trikuharri ere badaude inguruan.
V mendearen hasieran Villa Anaurot izeneko asentamentu batian zen baina normandiarrek 868 urtean suntsitu zuten.
XII mendean Gurutze Santuaren abadetxea eraiki zen eta honen inguruan hazi zen Quimperlé. Al-Idrisi geografo arabiarrak honela deskribatu zuen "Kimberlik" 1154 urtean: "ongi kokaturiko hiri bat, txikia eta animatua, merkatu aktibo eta industria ugari dituena". Azkar aberastu zen eta XIII mendean Joan I.a Bretainiako dukeak harresiz inguratu zuen beheko hiria (alde historikoa). XIV mendean San Migel eliza eraiki zen muino batean.
Ondasun nabarmenak
Herri senidetuak
Kanpo estekak