Landivisiau (bretainieraz: Landivizio) Bretainiako Finistère departamenduko udalerria da, Bro Leon lurralde historikoan dagoena.
Geografia
Bretainiaren ipar-mendebaldean kokaturik dago, Morlaix eta Landerneau arteko erdibidean, Brest hiritik 25 kilometro ekialdera.
Historia
Herriaren lehen aipamena 1292ko agiri batean dago Landeviziau izenarekin. XVI eta XVIII mendeen artean olana industriari esker aberastu egin zen Landivisau.
Bigarren Mundu Gerran aliatuek bonbakatu egin zuten. Tren geltokia suntsitzea zuten helburu eta inguruko eraikin asko ere bota zituzten. 1965ean Frantziako Aire Armadak egoitza bat eraiki zuen bertan.
Iruditegia
-
Saint-Thuriau eliza.
-
Santa Ana kapera.
-
Saint-Thivisiau iturria.
Kanpo estekak