Carhaix-Plouguer (bretainierazKaraez-Plougêr) Bretainiako eta Finistère departamenduko udalerria da, Bro Kernev lurralde historikoan dagoena. 2013ko erroldaren arabera 7.397 biztanle ditu.
Geografia
Poher eskualdean kokaturik dago, Bretainiaren barnealdeko Arréeko mendietan.
Historia
Aurrehistoriatik populatua izan da eremua. Erromatarren garaian Osimes leinu zeltiarra zen bertan eta lautada egokia izanda erromatarrek herri bat sortu zuten.
Gaur egungo herriaren lehen aipamena XII mendekoa da, Carahes izenarekin. Berehala bihurtu zen Poher eskualdeko hiri nagusia. Bretainiako dukeek ere toki estrategikotzat zuten eta hainbat eliza ere eraiki ziren.
XVIII mendean herria berrantolatu zen Moreau injeniariaren diseinua oinarri hartuta. 1830an Nantes eta Brestarteko ubidea ireki zen eta Carhaiseko nekazal produktuek irteera izan zutenez herriak garapen ekonomikoa ezagutu zuen. horretarako kaia eraiki zuen.
Kultura
Urtero uztailaren erdian Vieilles Charrues Festival ("Goldari zaharren jaialdia") ospatzen da. Europako musika jaialdi handienetakoa da, urtero 200.000 bisitari izaten dituena.
Bretoi hizkuntzari dagokionez 2008an lehen hezkuntzako haurren %21'49ak hezkuntza elebiduna jasotzen zuen.