Pétroleuse

Pétroleuse-ren karikatura, 1871ko postal versaillestar baten arabera.

Pétroleuse deitzen zitzaion 1871n, Versailles-eko tropak Komuna zapaltzen ari zirela, petrolioaz baliatuta suteak eragin izana leporatu zioten emakumeari. Horrela esaten zaie Aste odoltsuan borroka armatuetan parte hartu zuten emakumeei, bereziki Parisko Udalaren sutea izan ondoren (1871ko maiatzaren 24a).

Historia

Parisko Komunaren historialariek, hala nola Robert Tombs-ek eta Gay Gullickson-ek, berriki egindako ikerketen arabera, emakumeek nahita eragindako sute egiaztaturik ez zen izan, eta emakume bat ere ez zen su-eragile izateagatik zigortua izan.[1]

Komunaren ostean, ustezko milaka communarde epaitu zituzten, baina haietatik gutxi batzuk baino ez zituzten erruduntzat jo, eta gutxi horiek Versailleseko tropei tiro egin izanagatik kondenatu zituzten, ez suteak eragiteagatik. Orduko artxiboak XX. mendean ikerlarien eskura jarri zirenean, Versaillesko agintariek epaiketetan idatzitako agiri ofizialen azterketak agerian uzten du salaketa horiek oinarririk gabekoak zirela eta ez zela emakumerik kondenatu eragindako suteagatik. Pétroleuse esaten zieten haiek ez zieten su eman Komunaren amaieran erre ziren eraikinei. Udaletxea, adibidez, Guardia Nazionaleko kideek suntsitu zuten erretiratzen ari zirela. Rivoli kaleko eraikinak communard-en eta Versaillesko tropen arteko kale-borroketan erre ziren; beste eraikin batzuk, berriz, suzko obusek suntsitu zituzten.

La Barricade, Lefman-en litografia Bertall-en arabera.

Pétroleuse-aren mitoa oso hedaturik egon arren, inoiz ez zuten emakume bat bera ere nahita eragindako sute kriminal baten erruduntzat jo.[2] Gullickson-ek iradokitzen du pétroleuse-aren mitoa, berez, Versailleseko politikariek planifikatutako propaganda-kanpainaren barne zegoela. Kanpaina horren helburua Komunako paristarrak jendilaje ez-natural, suntsitzaile eta barbarotzat aurkeztea zen, indar loialistei garaipen morala emateko «naturaren aurkako» communard-en kontra. Hala ere, mitoa oso hedaturik egon da XX. mendera arte. Parisen, debekatua egon zen likido sukoiak saltzea Komuna amaitu eta hilabete batzuetara. Termino horren izatearen arrazoia hobeto ulertzeko, beharrezkoa da, garaiaren testuinguruan kokaturik, orduko emakumeak gizarteko eskubide osoko kidetzat hartzen ez zirela gogoratzea, eta Komunak, ordea, bi sexuen arteko parekotasun handiagoa ezarri zuela.[3][4]

Literatura

« Plazer handia sentitu dut gaur goizean Mademoiselle Papavoine pétroleuse-aren historiari esker, zeinak, barrikaden erdian, hemezortzi herritarren omenaldiak jaso baititu egun bakar batean. Txundigarria, benetan. »
Gustave Flaubert, Correspondence. 1871, 279. or.
  • La Porteuse de pain folletoian (1884), Jeanne Fortier pertsonaiak, lantegi bateko zaindariak, petrolioa erabiltzen du argia emateko. Fabrikak su hartzen du eta Jeanne, pétroleuse delakoan, kondenatu egiten dute arrazoirik gabe, nahiz eta termino hori erabiltzen ez duten. 1973an, telebistarako eginiko egokitzapenean, Ricoux kutxazainak pétroleuse gisa tratatzen du Jeanne. Emakumea zoratu egiten da eta eroetxe batean sartzen dute. Baina handik gutxira, Jeanneren errugabetasuna agerian geldituko da: barneratuta dagoen bitartean, 1871ko Parisko Komunan, beste sute bat gertatzen da lantegian, baina oraingo honetan piromanoa eta buruzagiaren hiltzailea gizon bat, petroleur bat, dela deskubrituko dute.
Saint-Germain aldiriko pétroleuse-en epaiketa 4. gerra-kontseiluan.
  • Dostoievskiren L’adolescent eleberrian, Versilov pertsonaiak pétroleur hitza erabiltzen du Komunan Tullerietan izandako sutea gogora ekartzen duenean: «Pétroleur guztien artean bakarrik nengoela, aurpegira esan ahal nien Tuilerietakoa akats bat izan zela»[5]; eta pixka bat aurrerago: «Pétroleur-a bere ogia erreklamatzeko baino ez da borrokatzen».[6]
  • Émile Zolaren La Débâcle (1892) eleberriaren azken orrialdeetan, Aste odoltsuan, exekuzio sumarioak egiten dira hiriburuko kaleetan. Auzoko biztanleek Versailleseko soldaduen eskura emandako emakume bat eta bi gizon fusilatu egiten dituzte. «Jendetzak, amorraturik, ez zuen gupidarik izan, batez ere emakumearekin, irudimen haluzinatuak ikaratzen zituzten pétroleuse haietako bat baitzen, gauez, etxe aberatsetan sartu eta sotoetan petrolio-bidoiak botatzen omen zituzten haietako bat.» (hirugarren atala, VIII. kapitulua)

Ondorengoak

Pétroleuses terminoa 1968ko maiatzeko gertaeretan eta hurrengo urteetan berriro agertu zen.[7][8] Garai horretan, Frantziako Mouvement de libération des femmes mugimenduaren Lutte de classe izeneko korronte batean, bereziki, erabili zen.[9][10] Korronte hori Ligue communiste révolutionnaire alderditik hurbil zegoen Parisko feministek osatzen zuten, eta Pétroleuses izena hartu zuten.[11][12] 1974ko martxotik 1976ko[13] abendura bitartean Les Pétroleuses: le journal des femmes qui luttent aldizkaria argitaratu zuten[14], Michèle Descolonges-en zuzendaritzapean. Bederatzi zenbaki atera ziren maiztasun jakinik gabe.[9][15]

Pétroleuse-en mito negatiboak gaur egun arte iraun du: 2000. urtean, adibidez, Paris Match aldizkariak Louise Michel su-eragile gisa aurkeztu zuen.[16]  

Petrol Girls punk talde britainiarrak mito horren izena hartu du.'[17]

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Template:Pétroleuse» artikulutik itzulia izan da, 2022-09-04 data duen 196684946 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-09-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Davidson, 1998
  2. (Frantsesez) Peyret, Emmanuèle. (2011). «Pétroleuses de la Commune» Libération (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  3. Gullickson, 1996
  4. Thomas, 2021
  5. (Frantsesez) Dostoïevski, Fédor. (1956). «3. atala, 2. kapitulua, II» L'Adolescent. Gallimard, 507 or. ISBN 9782070101788..
  6. (Frantsesez) Dostoïevski, Fédor. (1956). «3. atala, 2. kapitulua, II» L'Adolescent. Gallimard, 509 or. ISBN 9782070101788..
  7. (Frantsesez) «La grève des hôtesses d'Air Inter en mai 68» L'Humanité 2008-06-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  8. (Frantsesez) Zancarini-Fournel, Michelle. (2002). «Genre et politique: les années 1968» Vingtième Siècle : Revue d'histoire 2002/3 - 75. zk.: 133-143...
  9. a b (Frantsesez) Guadilla, Naty Garcia. (2015-09-25). Libération des femmes: Le M.L.F.. Presses universitaires de France (réédition numérique FeniXX) ISBN 978-2-13-065742-2. (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  10. (Frantsesez) Granjon, Marie-Christine. (1975). «Le féminisme radical français» Raison présente 34 (1): 25–43.  doi:10.3406/raipr.1975.1732. (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  11. (Frantsesez) Bérard, Jean. (2014). «Dénoncer et (ne pas) punir les violences sexuelles ? Luttes féministes et critiques de la répression en France de mai 68 au début des années 1980» Politix 107 (3)  doi:10.3917/pox.107.0061. (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  12. (Frantsesez) Gallot, Fanny; Meuret-Campfort, Eve. (2015/1). «Des ouvrières en lutte dans l'après 1968» Politix (109): 21-43.  doi:https://doi.org/10.3917/pox.109.0021...
  13. (Frantsesez) Fanny Gallot. (octobre 2015). «L'ouvrière rebelle au travail : objet ou sujet des discours féministes dans les années 1968 ?» Cahiers d'histoire. Revue d'histoire critique (125): 87-99. ISBN 978-2-917541-46-3...
  14. (Frantsesez) «Sommaires du journal Les Pétroleuses (1974-1976) - [Fragments d'Histoire de la gauche radicale»] archivesautonomies.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  15. (Frantsesez) «Mai 68 : quand les femmes des Beaux-Arts racontent la lutte» TV5MONDE 2018-03-15 (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  16. (Frantsesez) Bensaad, Anaïs. (2014-10-16). «« La Représentation des Communardes dans le roman français de 1871 à 1900 », Master 1, sous la direction de Isabelle Tournier, Université Paris 8, 2013» Genre & Histoire (14) ISSN 2102-5886..
  17. (Ingelesez) «Petrol Girls stream their debut album exclusively with The Independent» The Independent 2016-11-15 (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).

Bibliografia

  • (Frantsesez) Bidouze, René. (2005). «Le Guide des sources d’archives de la Commune de Paris et du mouvement communaliste (1864-1880)» Cahiers d'Histoire, revue d'histoire critique. 94-95. Des révoltes de l'Europe à l'Amérique au temps de la Révolution française (1773-1802): 243-249..
  • (Frantsesez) Braibant, Sylvie. (1993). Élisabeth Dmitrieff, aristocrate et pétroleuse. Éditions Belfond, 243 or. ISBN 9782714429636..
  • (Frantsesez) Brocher, Victorine. (1976). Souvenir d’une morte vivante. Maspéro.
  • (Frantsesez) Bugnon, Fanny. (2016). L'ennemie publique : La pétroleuse. . in Gauvarde, Claude (zuz.) (exposition aux Archives nationales, Paris, 30 novembre 2016-27 mars 2017), L'Iconoclaste, 2016, 308 or. (ISBN 979-10-95438-22-9), 190–225. or.
  • (Frantsesez) Célérier, Patricia-Pia. (1997). Les Pétroleuses de la Commune de Paris ou le mythe terroriste. .
  • (Frantsesez) Davidson, Denise Z.. (1998). Gay L. GULLICKSON, Unruly Women of Paris : Images of the Paris Commune, Ithaca, NY, Cornell University Press, 1996.. Clio. Histoire‚ femmes et sociétés  doi:https://doi.org/10.4000/clio.364. (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  • (Frantsesez) Decouflé, André-Clément. (1969). La Commune de Paris (1871) : révolution populaire et pouvoir révolutionnaire. Éditions Cujas, 317 or. OCLC .2011063.
  • (Frantsesez) Gauthier, Xavière. (2021). On les appelait "pétroleuses". in: Méditerranéennes. Elyzad, 232 or. ISBN 2492270491..
  • (Ingelesez) Gullickson, Gay L.. (1991). «La Pétroleuse: Representing Revolution» Feminist Studies. Vol. 17, No. 2, Constructing Gender Difference: The French Tradition. (Feminist Studies, Inc.): 240-265.  doi:10.2307/3178333..
  • (Ingelesez) Gullickson, Gay L.. (1996). Les Pétroleuses. . in , Ithaca et Londres, Cornell University Press, 283 or. (ISBN 0-8014-3228-6), 159–190. or.
  • (Frantsesez) Thomas, Édith. (2021). Les «Pétroleuses». in: Folio Histoire. Gallimard, 394 or. ISBN 978-2-07-287973-9..
  • (Frantsesez) Tillier, Bertrand. (2004). La commune de Paris, révolution sans images?. in: Époques. Paris. Frantzia: PUF. Presses Universitaires de France, 526 or. ISBN 9782876733909..

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Military unit of the United States Marine Corps This article includes a list of general references, but it lacks sufficient corresponding inline citations. Please help to improve this article by introducing more precise citations. (March 2018) (Learn how and when to remove this template message) I Marine Expeditionary ForceI MEF insigniaActive8 November 1969 – presentCountry United States of AmericaBranch United States Marine CorpsTypeMarine Air-Ground Task ForceRoleE...

 

Markos Informasi pribadiLahir15 Maret 1966 (umur 58)Pagar Alam, Sumatera SelatanKebangsaanIndonesiaSuami/istriLetkol Laut (K/W) Ninuk Fitri HandayaniAnakMarfi PasmahAndina LauraRonald PasmahAlma materAkademi Angkatan Laut (1989)Karier militerPihak IndonesiaDinas/cabang TNI Angkatan LautMasa dinas1989—sekarangPangkat Mayor Jenderal TNI (Mar)NRP9652/PSatuanKorps MarinirPertempuran/perangOperasi SerojaSunting kotak info • L • B Mayor Jenderal TNI (Mar) (Purn.) Mark...

 

Bekas gedung Haagsche Courant di Rijswijk Haagsche Courant beroperasi sebagai surat kabar independen sejak tahun 1864 dan 2005 di Den Haag dan wilayah sekitarnya. Setelah mereka diakuisisi oleh Algemeen Dagblad (AD), surat kabar ini sekarang diterbitkan sebagai AD Haagse Courant, yang ditulis oleh staf lokal dan kru AD. Sejarah Suar kabar ini muncul pada awal tahun 1864 sebagai edisi Belinfante, namun tetap berada di bawah kendali keluarga Sijthoff selama lebih dari 120 tahun sejak Albert Geo...

دي في ديالشعاردي في ديمعلومات عامةالنوع قرص بصريالمطور SONY-سونيمعلومات تقنيةالمساحة 4.7 جيجابايت (جهة واحدة، طبقة واحدة - شائع) 8.5 جيجابايت (جهة واحدة، طبقتان) 9.4 جيجابايت (جهتان، طبقة واحدة في الجهتين) 17.08 جيجابايت (جهتان، طبقتان - نادر)في إتش إسقرص مضغوطليزرديسكقرص بلورايتعد�...

 

2006 greatest hits album by Old 97'sHit By A Train: The Best of Old 97'sGreatest hits album by Old 97'sReleasedJune 20, 2006GenreAlternative countryLength64:08LabelRhino EntertainmentProducerMike Phegley[1]Old 97's chronology Alive & Wired(2005) Hit By A Train: The Best of Old 97's(2006) Blame It on Gravity(2008) Professional ratingsReview scoresSourceRatingAllMusic(4/5) linkPitchfork Media(8.2/10) link Hit By A Train: The Best of Old 97's is a best-of compilation album by...

 

Il Sacro Romano Impero e gli stati che lo componevano nel XV secolo Questa lista degli Stati del Sacro Romano Impero raccoglie, entro i limiti del possibile, tutti gli stati appartenuti al Sacro Romano Impero dalla sua fondazione alla dissoluzione definitiva nei primi dell'Ottocento, continuando poi nell'Impero tedesco e sino alla proclamazione della Repubblica di Weimar nel 1918. L'elenco include ogni territorio governato da un'autorità a cui era stata concessa l'immediatezza imperiale, olt...

У этого термина существуют и другие значения, см. Чайки (значения). Чайки Доминиканская чайкаЗападная чайкаКалифорнийская чайкаМорская чайка Научная классификация Домен:ЭукариотыЦарство:ЖивотныеПодцарство:ЭуметазоиБез ранга:Двусторонне-симметричныеБез ранга:Вторич...

 

Defunct Czechoslovak newspaper Not to be confused with Právo. Rudé právoProletáři všech zemí, spojte se!First edition of Rudé právo from 21 September 1920TypeDaily newspaperFormatBroadsheetOwner(s)Communist Party of CzechoslovakiaFoundedSeptember 21, 1920 (1920-09-21)Political alignmentCommunistLanguageCzechCeased publicationSeptember 1995HeadquartersPrague, CzechoslovakiaCountryCzechoslovakiaISSN0032-6569 Rudé právo (Czech for Red Justice or The Red Right) was ...

 

2020年夏季奥林匹克运动会波兰代表團波兰国旗IOC編碼POLNOC波蘭奧林匹克委員會網站olimpijski.pl(英文)(波兰文)2020年夏季奥林匹克运动会(東京)2021年7月23日至8月8日(受2019冠状病毒病疫情影响推迟,但仍保留原定名称)運動員206參賽項目24个大项旗手开幕式:帕维尔·科热尼奥夫斯基(游泳)和马娅·沃什乔夫斯卡(自行车)[1]闭幕式:卡罗利娜·纳亚(皮划艇)&#...

هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (ديسمبر 2015) الكيمياء هو علم المادة وتحديدًا فهو علم يدرس خواص المادة، وبنيتها، وتركيبها، وسلوكها، وتفاعلاتها، ووتداخلاتها التي تحدثها.[1][2] وبما أن الكيمياء ي�...

 

Mexican actor (b. 1971) Jacob VargasVargas in 2016Born (1971-08-18) August 18, 1971 (age 52)Michoacán, MexicoOccupations Actor producer dancer Years active1985–presentSpouseSylvia ArzateChildren2 Jacob Vargas (born August 18, 1971) is a Mexican-American actor, producer, and dancer. Early life Vargas was born in Michoacán, Mexico, and raised in Pacoima, Los Angeles, California.[1] He was raised in a devout Roman Catholic family.[2] He attended high school at San F...

 

Questa voce o sezione sull'argomento storia è priva o carente di note e riferimenti bibliografici puntuali. Sebbene vi siano una bibliografia e/o dei collegamenti esterni, manca la contestualizzazione delle fonti con note a piè di pagina o altri riferimenti precisi che indichino puntualmente la provenienza delle informazioni. Puoi migliorare questa voce citando le fonti più precisamente. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Repubblica fiorentina (dettagli) (dettagli) Rep...

فالسيربيرخ: نقطة حدودية ثلاثية بين (ألمانيا/هولندا/بلجيكا) النقطة الحدودية الثلاثية هي عبارة عن موقع جغرافي يمثل نقطة التقاء الحدود السياسية لثلاثة بلدان.[1][2][3] يمكن أن تكون النقطة برية، وعنذئذ غالباً ما تعلم بنصب، أو أن تكون مائية (نهر أو بحيرة أو بحر). من المنط...

 

PSPS RiauNama lengkapPersatuan Sepak bola Pekanbaru dan Sekitar RiauJulukanAskar BertuahBerdiri1 Januari 1955StadionStadion Utama Riau Pekanbaru Riau, Indonesia(Kapasitas: 44.000)CEO Effendi SyahputraPelatih Ridwan SaragihAsisten Pelatih Basri BadussalamLigaLiga 2Kelompok suporter Asykar Theking Laskar Tabano PSPS Riau singkatan dari Persatuan Sepak Bola Pekanbaru dan Sekitar Riau (dahulu dikenal dengan nama PSPS Pekanbaru) adalah klub sepak bola kebanggaan kota Pekanbaru, Riau. Pada musim ko...

 

Golf tournament2009 U.S. Women's OpenTournament informationDatesJuly 9–12, 2009LocationUpper Saucon Township, Pennsylvania, U.S.Course(s)Saucon Valley Country ClubOld CourseOrganized byUSGATour(s)LPGA TourStatisticsPar71Length6,740 yards (6,163 m)[1]Field156 players, 72 after cutCut151 (+9)Prize fund$3.25 millionWinner's share$585,000Champion Eun-Hee Ji284 (E)← 20082010 → Saucon Valley Country Clubclass=notpageimage| Location in the United States Saucon Va...

Organic compound sec-Butylbenzene Names Preferred IUPAC name (Butan-2-yl)benzene Other names sec-butylbenzenes-butylbenzene1-methylpropylbenzene Identifiers CAS Number 135-98-8 3D model (JSmol) Interactive image Beilstein Reference 1903902 ChEBI CHEBI:35097 ChEMBL ChEMBL27516 ChemSpider 8356 ECHA InfoCard 100.004.752 EC Number 205-227-0 Gmelin Reference 261109 KEGG C14142 PubChem CID 8680 UNII B70I0RSX3J CompTox Dashboard (EPA) DTXSID2022333 InChI InChI=1S/C10H14/c1-3-9(2)10-7-5-4-6-8-10/h4-9...

 

Genus of ferns in the subfamily Pteridoideae Pteris Pteris vittata Scientific classification Kingdom: Plantae Clade: Tracheophytes Division: Polypodiophyta Class: Polypodiopsida Order: Polypodiales Family: Pteridaceae Subfamily: Pteridoideae Genus: PterisL. Type species Pteris longifoliaL. 1753 Species See text Synonyms Afropteris Alston 1956 Cryptogramme series Anopteris Prantl 1882 Anopteris Prantl 1882 ex Diels 1899 Campteria Presl 1836 nom. superfl. Copelandiopteris Stone 1973 Hemipteris ...

 

Simone Zaza Zaza pada tahun 2014Informasi pribadiNama lengkap Simone Zaza[1]Tanggal lahir 25 Juni 1991 (umur 33)Tempat lahir Policoro, ItaliaTinggi 1,86 m (6 ft 1 in)[2][3]Posisi bermain PenyerangInformasi klubKlub saat ini ValenciaNomor 9Karier junior1997–2002 Stella Azzurra Bernalda2002–2006 Valdera2006–2008 AtalantaKarier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)2008–2010 Atalanta 3 (0)2010–2013 Sampdoria 2 (0)2011–2012 → Juve Stabia (pinjaman...

فريدريك دليوس معلومات شخصية الميلاد 29 يناير 1862(1862-01-29)برادفورد الوفاة 10 يونيو 1934 (72 سنة) سبب الوفاة زهري  مكان الدفن سري  مواطنة المملكة المتحدة  مشكلة صحية عمى  أقرباء دوروثي بلاك  الحياة العملية المدرسة الأم جامعة الموسيقى والمسرح في لايبزيغ  [لغات أخرى]&#...

 

Term describing indigenous peoples of Indonesia Ethnic group Pribumi IndonesiaIndonesians wearing their indigenous costume during cultural carnavalTotal populationMore than 300 million Including Indonesian ancestry c. 270 million Indonesia 2020 census[1]c. 210 million Worldwide; 2006 estimate[2]Regions with significant populations Indonesia c. 270 million[2] Malaysia (Indonesian Malaysians)Netherlands (Indo people)Saudi Arabia (Indonesian Saudis)Singap...