Florence Van de Walle 1838ko edo 1848ko urriaren 28an jaio zen Berchemen[1][2]
, Audenardetik gertu, Belgikan[1]. Frédéric Van de Walle jornalariaren eta haren emazte Marie-Sabine de Venyn-en alaba izan zen.[1]
Florence Van de Wallek parte zuzena hartu zuen Parisko Komunan 1871n. Antoine Brunelek agindutako 107. batailoi federatuari atxikiturik egon zen ambulancière edo anbulantziako erizain gisa.[1][4] Maiatzaren 22an, 8. barrutiko Royale eta Saint-Honoré kaleetako barrikadetan egon zen.[4] Hurrengo egunean, maiatzaren 23an, bi aldiz zauritu zuten.[3]
Maiatzaren 24an, Tuileriei su eman ziela harrokeriaz oihu egin zuen[5]:
«Su eman diet Tuileriei, errege bat etor daiteke orain: errautsetan aurkituko du jauregia! Eta zer esan gaur gauean erreko den guztiaz!».[5]
Florence Van de Vallek adierazi zuen ateak hautsiz ihes egin zuela Tuilerietatik, eta obus metrailaz zauritu zutela bularraren azpian.[5]
Geroago, Van de Vallek ezeztu egin zuen sutean parte hartu izana.[4] Edith Thomas-en arabera, bai bera eta bai Anne-Marie Menand izan zitezkeen sutean parte hartu zuten bakarretako bi.[6] Lekuko batzuek adierazi zuten fusil bat bandoleran eta sable bat zeramatzala ikusi zutela.[4][5] Ezaguna zen bere izaera politiko grinatsuagatik.[4]
Maiatzaren 27an atxilotu eta VersaillesekoSatory auzora[3] eraman zuten. 1872an 4. Gerra Kontseiluaren aurrean aurkeztu behar izan zuen. Kontseiluak pétroleusetzat hartu zuen, errudun deklaratu, eta 1872ko apirilaren 16an bizitza osorako lan behartuetara kondenatu zuen.[3]
1879ko amnistia-legearekin ez zuen izan inongo onurarik bere zigorrean[4], baina Haute-MarnekoAuberiveko espetxeko medikuak bere aldeko txostena idatzi zuen, eta 1879ko azaroaren 15ean zigorra hamabost urtera murriztu zioten.[4]
Erreferentziak
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Template:Florence Van de Walle» artikulutik itzulia izan da, 2022-08-25 data duen 196410115 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-08-25 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
↑ abcd(Frantsesez)Van de Walle, Florence. LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvement ouvrier, mouvement social. (Noiz kontsultatua: 2022-10-05)..
(Frantsesez)Van de Walle, Florence. LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvemente ouvrier, mouvement social. 2020-09-28 (Noiz kontsultatua: 2022-10-05)..
(Frantsesez)Baruteau, Florence [née Wandeval Florence. ] LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvemente ouvrier, mouvement social. 2018-10-09 (Noiz kontsultatua: 2022-10-05)..
(Frantsesez)Sartorius, François; Paepe, Jean-Luc de. (1985). Van de Walle, Florence (Belges ralliés à la Commune de Paris). Libraire Alain Ferraton, 637-639 or..
(Frantsesez)Dittmar, Gérald. (2004). Dictionnaire biographique illustré de la Commune de Paris de 1871. Paris: Dittmar Eds. ISBN9782951919242..
(Frantsesez)Édith, Thomas. (1980). Les Pétroleuses. Gallimard, 204-209 or. ISBN9782072879739..(Liburu honetan Florence Wandeval esaten zaio).