Gran Hotel Puente Colgante udaletxearen eta Bizkaiko Zubiaren artean dagoen Portugaleteko (Bizkaia) hotela da.
Herritarren artean Hotela izen soilaz ezaguna den eraikina 1871an Manuel Calvo Aguirre portugaletetar indianoak eraiki zuen udarako etxebizitza moduan. Neoklasiko eta historizista eraginak zituen luxuzko etxeak kolonial estiloa zuen.[1]
1904an jabea hil zenean, Udalak jarauntsi zuen, kafe-hotel bilakatuta herriko txiroen artean bere mozkinak banatzeko baldintzarekin.
1993an sute batek erabat suntsitu zuen. Lanek zenbait urte iraun zuten 2002an berreraiki eta Gran Hotel Puente Colgante izendatua izan arte.
Erreferentziak
Kanpo estekak
(Gaztelaniaz) Webgune ofiziala