- Artikulu hau Poloniako eskualde historikoari buruzkoa da; Poloniako eskualde administratiboa gaitzat duena beste hau da: «Polonia Handiko voivoderria»
Polonia Handia [1] (polonieraz: Wielkopolska, alemanez: Großpolen, latinez: Polonia Maior) Poloniako erdi-mendebaldeko eskualde historikoa da.
Oder ibaiaren ekialdean dago, Pomeraniaren (iparraldean) eta Silesiaren (hegoaldean) artean. Warta ibaiak eta honen adarrek ureztatzen dute Polonia Handia. Hiri nagusia Poznań da.
1999tik gehiena Polonia Handiko voivoderriaren barnean dago, baina zati batzuk Lubusz, Kujavia-Pomerania eta Lodzeko voivoderrietan daude.
Erreferentziak
Kanpo estekak