Poli(binilpirrolidona-binil azetato)a (VP/VA) kopolimero bat da binilpirrolidona eta binil azetatoa elkarrekin polimerizatuz lortzen dena. Binilpirrodilonaren proportzioa %30-70 bitartekoa izan daiteke eta binil azetatoarena %70-30 bitartekoa, lortu nahi den materialaren ezaugarrien arabera. VP/VA hautsa da erraz isurtzen dena[1].
Erabilera
Poli(binilpirrolidona-binil azetato)ak kosmetikan du erabilera nagusia. Ilea, azala eta azkazalak zaintzeko produktuetan usatzen da. Polimeroa aplikatzean estaldura fina eratzen da ilearen, azalaren edo azkazalaren gainean. Ilearen kasuan esaerako gezuak horrek hezetasuna xurgatzea eragozten dio eta horrela adatsa harro mantentzen da.