Poesiaren Goncourt saria (frantsesez: Prix Goncourt de la poésie), 2018an Robert Sabatier Poesiaren Goncourt saria, aurretik «bourse Goncourt de la poésie» edo Goncourt beka, Frantzian urtero Goncourt Akademiak ematen duen saria da. Lehen aldiz 1985ean eman zen, Adrien Bertrand-ek, 1914an Goncourte saria jaso zuenak utzitako legatuari esker. Sari hau idazle bati eman da baina ez lan zehatz bat saritzeko bere obra osoa baizik; horrek beste Goncourt sarietatik bereizi egiten du.[1] 2018an Luxenburgoko idazle bati eman zitzaion, Anise Koltz idazleari.