Plone
| Jatorria | |
|---|---|
| Azken bertsioa | 6.2.0 |
| Ezaugarriak | |
| Programazio-lengoaia | Python |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Lizentzia | GPLv2 |
| Kokapena | |
| Bilduma | Social Sciences and Humanities Open Marketplace (en) |
| plone.org | |
Plone edukiak kudeatzeko sistema bat da, eta edozein motatako webguneak eraikitzeko erabil daiteke, hala nola atariak, webgune korporatiboak, kanpoko edo barneko webguneak, albisteak argitaratzeko guneak, blogak, lineako dendak (E-commerce) barne, dokumentu-gordailu eta lankidetza-tresna gisa.[1] Oso hedatua nazioartean administrazio, hezkuntza eta enpresen webguneak egiteko. Eraikita dago Zope aplikazio zerbitzariaren gainean, eta Python hizkuntza erabiltzen du. Euskal Herrian CodeSyntax enpresak egiten du lan Plonerekin.[2][3]
Ezaugarri nagusiak
Plone kode irekian oinarritutako garapena da, GNU General Public License (GPL) izenpean argitaratua, Zope oinarri duena eta Pythonen programatua. Garapen nagusiak aldizka gidatzen dira Sprint[4] izeneko bilera berezietan. Gainera, lehenespenez dituen funtzionalitateak zabaltzeko diseinatuta dago, Produktu edo gehigarri izeneko modulu gehigarrien bidez. Plonek Freedom Law Center Softwarearen Kontseiluaren legezko babesa ere badu. Ploneren indarguneak bere lan-fluxu malgu eta moldagarriak, segurtasuna, hedagarritasuna, erabiltzeko erraztasuna eta malgutasuna dira. Gainera, lehenespenez dituen funtzionalitateak zabaltzeko diseinatuta dago, Produktu edo gehigarri izeneko modulu gehigarrien bidez.Produktuak oinarri dituen funtzionalitate lehenetsia zabaltzeko duen gaitasuna dela eta, Ploneren zerbitzu-hornitzaileek esperientzia batzuk egin dituzte, eta, askotan, Plone erabili dute CRM gisa, web-inguruneetako kartografiarako GIS software gisa, besteak beste, nahiz eta Plone ez den funtzionalitate horietarako diseinatu.[5][6][7]
Zenbait erabiltzaile
Plone erabili dute erakunde hauek: NASA, Mondragon Unibertsitatea, CIA, Udinese Futbol Taldea, Yale Unibertsitatea, Brasilgo Gobernua, Dantzan.eus, Oxfam, Utah-ko Unibertsitatea, UEU edo Eibarko Udala erakundeek darabilte edo erabili dute Plone euren webguneak kudeatzeko.[3]
Erreferentziak
- ↑ Allende, Roberto. (Octubre de 2006). Desarrollos de Portales y Extranet con Plone. Menttes.
- ↑ Fernandez, Luistxo. (2008-11-07). «Plone Eguna, munduan eta Euskal Herrian» CodeSyntax (kontsulta data: 2026-03-18).
- ↑ a b Aranzabal, Joxe. (2008-11-10). «Plone egun oparoa» Faroa (kontsulta data: 2026-03-18).
- ↑ Origin of Sprinting (Zope/Python/FLOSS). Agendaless Consulting 2013-09-12.
- ↑ Franco Pellegrini. (24 de noviembre de 2010). CMS + CRM: Integrando Plone y Salesforce. Menttes.
- ↑ Borelli, Giorgio. (11 de octubre de 2012). Giorgio Borelli: Where is my content? Geo-referencing content types in Plone with collective.geo - YouTube. Plone Conference 2012.
- ↑ Brehault, Eric. (11 de octubre de 2012). de enero de 2013 Eric Brehault: I want a nice map! - YouTube. Plone Conference 2012.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.