Berriki proposatu da plesiadaptiformeek primate guztien (gizakia barne) arbaso zuzenak zirela, eta horrek taxon parafiletiko bihurtuko lituzke. Sailkapen kladistiko batzuek primateak plesiadapiformeen barruan sartu dituzte[1]. Hainbat sailkapenek nahiago dute "Primates" terminoa gorde, baina plesiadapiformeen multzoak barne hartuta, primate tradizionalei "Euprimates" esaten zaie testuinguru horretan.
Purgatorius duela 66 milioi urte (ia Kretazeoaren eta Tertziarioaren arteko mugan) Estatu Batuetako ipar-ekialdean bizi izan zen arratoi baten tamainako animalia izan zen[2]. Plesiadapiformeen arbaso gisa deskribatu da.
Taxonomia
Plesiadapiformeen proposamen taxonomiko bat honakoa da: