Plateako gudua

Plateako gudua
Mediar Gerrak
William Millerrek egindako grabatua
DataK.a. 479ko abuztua
LekuaPlatea, Jonia
Koordenatuak38°14′24″N 23°19′05″E / 38.24°N 23.318°E / 38.24; 23.318
EmaitzaGreziarren garaipena
Gudulariak
Greziar estatu-hiriak  Akemenestar Inperioa
Buruzagiak
Pausanias Mardonio
Indarra
110.000 (Herodoto)
100.000 (Pompeio)

~40.000
(egungo historialariak)
300.000 (Herodoto)

70.000–120.000
(egungo historialariak)
Galerak
10.000+ (Eforo eta Diodoro)
1.360 (Plutarko)
159 (Herodoto)
257.000 (Herodoto)

Plateako gudua Mediar Gerretako azken gudu nagusia izan zen, Grezia hegoaldean. K.a. 479an gertatu zen Persiar Inperioaren artean eta zenbait greziar hiri-estaturen artean, hala nola, Esparta, Atenas, Korinto eta Megara.

Historia

Greziarrak, Beozia hegoaldean bildu ziren, Ziteron mendiaren magalean. 100.000 soldadu inguru ziren. Armak hartzeko adinean zeuden ia greziar guztiak aurkeztu ziren. Adibidez, atenastarrak, galera batzuk bakarrik tripulatzen geratu ziren. Gainontzeko arraunlari eta marinelak orain Ziteronen zeuden. Greziar armada han geratu zen, eta, itxuraz, etsaietako bakar batek ere aurrera egiten ez zuenez, nerbio gerra bat hasi zen.

Herodotok, Plateako gudurako iturri nagusi dena, aurretik, egun batzuetan gertatu ziren borroka batzuk deskribatzen ditu. Zalditeria talde persiar bat, Megarako greziar garnizio bat xaxatzen saiatu zen, baina garaitua izan zen. Garaipen honen ondoren, greziarrek, mendiak utzi eta Asopo ibaia eta Platea izeneko herrixka baten arteko lautadara jaistea erabaki zuten. Denbora guztian, bi armadek, benetako erasoei uko egin zieten, biek iragarpen bera jaso baitzuten: garaile irtengo zen, bere etsaiak lehenik erasotzearen zain geratzen zena.

Baina, halako batean, Mardonio presaka hasi zen. Bere jakiak amaitzen ari ziren, eta greziar armada hazten ikusten zuen egunero. Bere aholkularietako batek, hoberena, Tesaliara itzuli eta urrea eta zilarra greziar buruzagiak erosteko erabiltzea zela esan zion. Mardoniok ez zion kasurik egin, oraindik, arazoa modu ohoretsuan, militarki, konpon zitekeela uste zuen.

Herodotok kontatzen duenez, gau batean, persiar aliatu bat, Alexandro I.a errege mazedoniarra, atenastarrei bisita egitera joan zen, Mardoniok egunak argitzean erasoko zuela esateko. Berehala, atenastar ofizialek, greziar buruzagi gorena zen Pausanias printze espartarra informatu zuten honetaz. Honek, persiarrek erasoz gero, ondo entrenatutako espartarrak defentsaren ezkerreko hegalean izatea hobe zela pentsatu zuen, persiar indar nagusia indargabetzeko, esperientzia handiko atenastarrak, Maratongo guduan garaile irten zirenak, erasoko eskuin hegalean utziz. Egunak argitzean, bi armadek posizioak elkartrukatu zituzten. Persiar kontramaniobra batetaz informatuak izan ondoren, greziarrak euren jatorrizko posizioetara itzuli ziren.

Honaino, Herodotok dioskuna, dirudienez, gertakaria gaizki interpretatu duelarik. Ez da litekeena Mazedoniako Alexandro I.ak persiar kanpamendua utzi izana ikusia izan gabe. Arrazoizkoagoa da Mardoniok berak bidali izana misio horretara. Jokaldi bikain bat izan zen greziarren artean beldurra sorrarazteko, nortzuk mugimendu nekagarriak egiten hasi ziren.

Eguna, inongo erasorik gabe igaro zen, eta Mardoniok, erasotzeko geroz eta irrika gehiago zuen. Gauean zehar, bere zaldun arkulariek, Asopo eta Platea artean zegoen iturria eraso zuten, greziarrek urez hornitzeko erabiltzen zutena, berriz mendietarantz atzera egingo zutela ustez. Greziarrek, euren posizioak mantendu zituzten egunean zehar, persiar arkulariek etenik gabe erasotzen zituzten bitartean, baina, ilunabarraren ondoren, atzera egin zuten, Mardoniok pentsatu bezala.

Iluntzean, Mardoniok, etsaiek ihes egin zutela jakin zuen, eta gudua irabazi zuela pentsatuz, greziarrak jazartzea agindu zuen. Lehenik, espartarrak eraso zituen, atzera egin behar izan zutenak. Pausaniasek, mezulari bat ere bidali behar izan zuen atenastarrei laguntza eskatzeko baina hauek ez ziren laguntza hori emateko gai izan, Mardonioren greziar aliatuek harrapatu baitzituzten. Persiar guarnizioetako batek, greziarren gudu lerroa apurtzea ere lortu zuen, Ziteron mendiaren magalera iritsiz.

Une horretan, erretiratzen ari ziren espartarren atzetik zihoala, Mardonio behera bota zuten. Ez dago nola gertatu zen jakiterik, baina erabateko ziurtasunez esan daiteke, guduaren garaile zela ustez, zoriontsu hil zela.

Gertaera honek, guduaren norantza aldatu zuen. Persiarrek kemena galdu zuten, espartarrei arnasa eta berriz elkartzeko aukera eman ziena. Euren atzetik zetorren persiar guarnizioa eraso zuten, hauek, erabat abailduta, ihesean irten behar izan zutelarik. Persiar kanpamendua atenastarrek hartu zuten, eta horrek gerraren amaiera suposatu zuen. Erreserban zegoen Mardonioren mendekoetako bat, Artabazo I.a, armada handi bat etxera onik eta salbu bueltan eramateko gai izan zen, Xerxesek honegatik saritu zuelarik, Helespontoko Frigiako satrapia eskainiz.

Plateako gudua K.a. 479ko udan gertatu zen, beharbada, abuztuak 15eko astean.

Kanpo estekak