XII. mendean sortu zen. Alfontso X.a Gaztelakoak 1254 urtean Trebiñuri foruak eman zizkion agirian Pipaon ere azaltzen da. XIV mendean Sarmiento familiaren jabegoa zen, beranduago Gatzagako kondeena eta ondoren Hijarreko dukeena. XVIII. mendeko ibilbideen gidatan ere aipatzen da.
2023ko urtarrilaren 1eko Eustateko datuen arabera, bertan bizi ziren 40 biztanleetatik, 26 gizonezko eta 14 emakumezko ziren. Adin taldeei dagokionez, biztanleriaren %7,5a 0 eta 19 urte bitartean zuen, %45,0a 20 eta 64 urte bitartean zuen eta azkenik %47,5a 65 urte baino gehiago zuen[2].
Pipaongo biztanleria
Banaketa administratiboa
Pipaon, Lagran udalerrian dagoen kontzejuetako bat da[1].
Usatxi Museo Etnografikoa dago, herriko XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako ohiturak eta bizimoduak erakusten dituena. Plaza nagusian dago eta sarrera doakoa da.
Irailaren 14an ospatzen dira jaiak Gurutzearen omenez, baita Villaverden ere.
Jardunaldi etnografikoa: Abuztuaren azken larunbatean bizilagunek XX. mende hasierako bizimodua eta ohiturak erakusten dituzte. Garai horretako jantziak jarri, uzta moztu eta jo, harraskan arropa garbitu, ikatza egiteko ikaztegiak, ogia eta hestebeteak egin, kalamuzko zapatilak egin, koltxoiaren artilea hagaz jo eta abar.
Egunsentiko kantuak: Urte berri egunean, Erregeen egunean, San Isidrorenean, Andre Mariaren Sortzez Garbiarenean eta Eguberri-egunean antolatzen dituzte batez ere.
Bibliografia
Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa