- Artikulu hau Arabako herriari buruzkoa da; Errioxako udalerria gaitzat duena beste hau da: «Navarrete»
Navarrete[1] Arabako Bernedo udalerriaren hegoaldean dagoen herria da, Trebiñuko mugan.
XVI. mendean "Navarretejo" izena eduki izan zuen Errioxako izen bereko herritik bereizteko. Bestela, "Nafarrate" izena herriko ate batean agertzen da, Nafarroako Atea hain zuzen ere.
Mugakideak
Ipar-ekialdean Urturi, ipar-mendebaldean Trebiñu, hego-mendebaldean Villafría eta hego-ekialdean Bernedoko herrigunea mugakide ditu.
Inguru naturala
Martinzabal mendiaren magalean kokatuta dago, eta Ega ibaiak herria zeharkatzen du Lizarrerriranzko bidean.
Demografia
Ondarea
Herrigunean San Joan Batatzailearen parrokia-eliza dago, XVI.-XVI. mendekoa dena. Gainera, armarridun etxe anitz dago herrian, antzinako familiarenak: García Mayoral, Resines, Lasaga eta Martínez de Españatarrenak hain zuzen ere.
Bestela, Iturri Zaharra, iturri-aska eta hondatutako irin-errota bana daude Navarreten.
Garraioa
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote herri honi:
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak