Arluzea

Arluzea
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBernedo
Geografia
Koordenatuak42°44′N 2°33′W / 42.73°N 2.55°W / 42.73; -2.55
Garaiera774 m
Demografia
Biztanleria37 (2022)

Arluzea Arabako hego-ekialdeko herri bat da, Bernedo udalerriaren erdialdean kokatua. Izkiko natura parkearen barruan kokatuta dago, San Kristobal eta San Justi mendien magalean.

Izena

Lehen aldiz Carrelucea izenarekin agertzen da, 1025 urtean, San Millango kartularioan.[1]

Arluzea izenak -a artikulua du eta galdu egiten du deklinabidean, hala nola Arluzeko eliza aipatzen dugularik.[2]

Historia

1961 arte, Arluzea izeneko udalerri bat egon zen, herri honetaz gain Berrozi, Izartza, Okina eta Urarte (udalerriaren burua) bere mugen barnean zituena. Urte horretan Markizekin bat eginda Arluzea-Markiz bizitza laburreko udalerria sortu zuen, 1976an Bernedo barruan sartu zenean desagertu zena.

Demografia

Arluzeko biztanleria

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
16 Armentia T.
Trebiñu
ArluzeaMarkizSasetaUrarteParitzaLañuAlbaitaFuidioFaiduMesantzaSamianoSan Martin GalbarinTorreArgoteAxarteAgiluMarauriOgetaSaratsuPedruzoSan VicentejoImiruriUzkio Armentia T.
Trebiñu

Ondarea

San Martingo parrokiak leiho eta ateak erromanikoak ditu, eta barrualdeko erretaula nagusia barrokoa.

Arluzeko hilerria, eliza alboan.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Ayuntamiento de Bernedo · Bernedoko Udala » Arluzea. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  2. «Arluzea - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba