Jugalez[1] Arabako hego-mendebaldean dagoen ibaia da, San Leon (Toloño) mendiaren inguruan sortutakoa eta mendebalderantz abiatzen dena, Santa Cruz del Fierro (Berantevilla) herrian Ebron isuriz.
Ibilbidean Lagran, Urizaharra eta Zanbrana udalerriak zeharkatzen ditu.
Izena
Gaur egungo kartografietan nahiz argitalpen geografikoetan, ohikoa da Inglares ibai izena aurkitzea. Dokumentazioa arakatuz gero, ordea, Yuglares, Yugalez eta antzeko aldaerak aurkitzen dira ibai hori izendatzeko. Itxura guztien arabera, bigarren letra u > n aldatzea, akats tipografiko baten ondorioz helduko zen gugana, betiere XX. mendean. Aldaketa hori saihestuta, Zanbranan bizirik dirau oraindik Jubalez izenak, aipatu lekukotza horren oinordeko. Euskaltzaindiak ontzat hartu du izen jatorra berreskuratzen saiatzea, g > b aldaketan atzera eginez bada ere, eta Jugalez era arautu du ibai horren euskara batuko izentzat.[1]
Ibaiadarrak
San Baules, Aranbaltza, Niguaran, Santiama, San Vicente, Los Loros, Artikuatxa, Salsipuedes, Molina eta Mina.
Erreferentziak
Kanpo estekak