Pierre Urte (bere garaian, frantsesezko grafiaz, Pierre d'Urte), (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1664ko urtarrilaren 2 – Londres, Ingalaterra, 1725-30) euskal idazlea eta apaiza izan zen.
Bizitza
Erlijioz katolikoa zen, baina kalbinista egin eta erbestera alde egin behar izan zuen. Londresa joan zen. Han, John Chamberlayne eta David Wilkins hizkuntzalariekin harremanak izan zituen. Hiru liburu idatzi zituen, baina ez zuen, bizi zela, argitaratzerik izan. 1894an, Dodgsonek antolatuta, argitaratu zen lehena, The Earliest Translation of the Old Testament into the Basque Language (Biblia Saindua. Testament Çaharra eta Berria) izenburupean. Bibliaren Genesia (Ethorquia) eta Exodoaren (Ilkhitcea) zati bat bakarrik itzuli zituen. 1895an, Websterrek Dictionarium Latino-Cantabricum euskara-latina hiztegi amaitu gabea argitaratu zion, «quizá por el mismo excesivo detalle con que lo concibió y quiso realizarlo, no comprende más que las tres primeras letras» (Mitxelena 1960, 90. or.). 1896ean, Grammaire Cantabrique Basque beste lana argitaratu zion ere.
Lanak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- ↑ .