Peter Phillip Bonetti (Londres, 1941eko irailaren 27a - 2020ko apirilaren 12a) ingeles futbolaria izan zen. Chelsea taldeko atezaina izan zen, hamasei denboraldi eta 495 partida jolastu zituen guztira. Ingalaterrako futbol selekzio nazionalan zazpi aldiz jolastu zuen, Gordon Banksen ordezkoa zen. 1966ko Munduko Futbol Txapelketan parte hartu zuen baina ez zuen partidarik jolastu. 1970eko Munduko Futbol Txapelketan final-laurdenak jolastu zituen Alemaniaren aurka. Erretiratu ondoren hainbat talde entrenatu zituen.