Perla

Infotaula de mineralPerla
Ezaugarri orokorrak
KategoriaMinerala
FormulaCaCO3
Identifikazioa
Koloreazuria, arrosa, zilarkara, krema, urrekara, berdea, urdin argia, beltza, horia, ostadarra
Marraortzadarraren koloreak

Perla nakarrezko ale gisakoa da, ostretan, batez ere Pinctada margaritifera espeziean, eta beste soinbera batzuen maskorraren barnean eratzen dena. Bitxi gisa erabiltzen da.

Izena

Perla hitza latinezko perna hitzetik dator, hanka esan nahi duena, txerri-hanka itxurako bibalbio batetik. Euskaraz txirlarri eta altiste[1] ere erabil daitezke.

Ezaugarriak

Perlak soinberaren gorputzean sartzen den zabor ale batetik sortzen dira; partikula txiki bat (animali txikia, hondar pikorra, etab.) soinberaren oskol barnera sartzen denean eratzen da perla; muskuiluaren oskola eratzen duten zelulek pikorra nakarrezko edo kaltzio karbonatozko geruzez inguratzen dute, harengandik babesteko, eta perla eratuz joaten da geruzaz geruza. Perlak sailkatzeko pisua (karatak), kolorea, egitura, distira eta forma hartzen dira kontuan; aintzat hartuenak ostrek ematen dituztenak dira, zuriak edo ia zuriak, biribilak edo madari formakoak. Gaur egun eskaria handia baita, perla artifizialak egiten dira, ostra baten epitelio zati bat beste bati txertatuz.

Perla ezagunak

  • Perle Régente
  • Perla Peregina: hasieran Filipe II.a Espainiakoarena, eta geroago Richard Burton antzezleak Elizabeth Taylor-i oparitua
  • Alaren Perla: 1934an aurkitua Filipinetan. Munduko handiena da, 6,4 kg pisatzen baititu eta batez-besteko diametroa 24 cm da
  • Arco Valley Pearl: (78 x 41 x 35 mm, itxura barrokoa, Txinako Enperadoreak oparitu ei zion Marco Polori.
  • Reine des Perles: Frantziako Koroarena, 1792an galdua
  • Hego Gurutzea: bederatzi perlen batura, 1974an Australian aurkitua

Erreferentziak

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-01).

Ikus, gainera

Kanpo estekak