José "Pepe" Sánchez (Santiago de Cuba, 1856ko martxoaren 19a – 1918ko urtarrilaren 3a) musikari, abeslari eta musikagile kubatarra izan zen. Bolero musika mota kubatarraren sortzailearen bezala onartuta dago.[1]
Biografia
Izatez mulatoa zen. Mulatoak, garai hartan, nahiko baztertuta zeuden baina Sánchezek onartua izatea lortu zuen. Lanbidez jostuna zen eta musikan autodidakta izan zen. Antzerki komikoan hasi zen eta, halaber, musikan baina ez profesional moduan hasieran. Bere bolero "Tristezas" (1885) musika mota horren lehen adibidea bezala aipatua izan da. Abeslari hau beste batzuen eredua izan zen: Sindo Garay, Rosendo Ruiz, Manuel Corona eta Alberto Villalón. Beste abesti askoren artean hauek oso ezagunak egin ziren: "Pobre artista", "Rosa I", "Rosa II" eta "Rosa III", "Cuando oí la expresión de tu canto", "Cuba, mi patria querida", "Cuba libre", "Caridad", ""Esperanza"", "Naturaleza" eta "Himno a Maceo". Ezagutzen den grabazio berriena La música de Pepe Sánchez da, musikagilearen kanten bertsioekin (Siboney LD–315) da.[2]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak