Antonio Gumersindo Garay García, Sindo Garay bezala ezaguna, (Santiago de Cuba, 1867ko apirilaren 12a - Habana, 1968ko uztailaren 17a) musikari kubatar ospetsua izan zen. Autodidakta izanik, troba tradizionalaren barruan ospe handia lortu zuen.
Biografia
Musika berez ikasi zuen Sindo Garayk. Haurtzaroan, Kubako independentziaren aldeko José Maceo koronelaren bitartekari moduan ibili zen. Garai horretan ere José Martí ezagutu zuen; bigarren honi Semblanza de Martí konposizioa eskaini zion. Sarritan bere kantak oinarri ideologiko eta politiko sakona dute. Zirko munduan ere aritu zen. Petronila Reyesekin ezkonduta, bost seme-alaba izan zituen. Kubako Iraultzandoren omenaldi asko ezagutu zuen. 1968an hil zen, 101 urte zituelarik.[1]
Obra
600 kanata baino gehiago sortu zuen. Kanta horietan kubatareen izaera oso ondo islatzen da. Kubako paisaiak, emakumeak, maitasuna dira bere lanen gaiak. Bere lanen artean hauek azpimarra ditzakegu: Amargas verdades, Mujer bayamesa, Guarina, La tarde, Perla, Retorna y Tormento fiero . Agian bere kantu ezagunetarikoa Ojos negros que fascinan izan daiteke, nahiz eta urtetan Errusiako egile ezezagunaren lana bezala aurketua izanda.[2]
Erreferentziak
Kanpo loturak