Pazzi kapera

Pazzi kapera
Cappella Pazzi
Santa Croce
Pazzi kaperaren kanpoaldea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Toscana
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Florence
Italiako udalerriFlorentzia
Koordenatuak43°46′03″N 11°15′46″E / 43.76737527°N 11.26281958°E / 43.76737527; 11.26281958
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1429
KomisarioaAndrea de' Pazzi (en) Itzuli
Izenaren jatorriaPazzi family (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Florence (en) Itzuli
IzenaMariaren Jasokunde
Arkitektura
ArkitektoaFilippo Brunelleschi
Materiala(k)kareharria eta haitzurdina
Estiloapizkundetar arkitektura
Dimentsioak10,5 (zabalera) × 17,9 (luzera) m

Pazzi kapera (italieraz: Cappella dei Pazzi) Gurutze Santua basilikako lorategian dagoen kapera da, Filippo Brunelleschi arkitektoaren azken lana. Pazzi familiak 1441ean eman zion eraikitzeko enkargua.

Ezaugarriak

Neurri txikiko eraikina da, petxinen bidez, aterki erako ganga bat eratzen duen oinplano zirkularreko ganga batekin estalitako arkupearekin, Pazzitarren hil barruti bezala eraiki zena. Brunelleschik, urrezko zenbakiaren proportzioa erabili zuen (aurretik, greziarrek euren tenpluetan jada erabili zutena, bere oinplano eta fatxadaren diseinuan.

Laukiluze formako oinplanoa, erdian kupula duena eta arkupearekin. Bere fatxada, bost zatiko arkupe bat da, ordena konposatuko sei zutaberen artean, lau muturrak ateburutuak dituena eta, erdikoa, garaipen arku erdizirkular eran, oso garaia eta zabalera bikoitzekoa, kanoi ganga batekin estaltzen dena. Arkupe horren gainean, pilastra korintiarrekin apaindutako eta erdiko arku handiak zatituriko teilatupe bat altxatzen da, erlaitz oso apainduan amaitzen dena. Ateburutu greziarra, erdiko arku erromatarrarekin uztartzen ditu, eta argia leuntzeko balioko zuen. Goian, kupula bere linternarekin nabarmentzen da. Arkupearen antolaketa honek, non, arrakastarekin, ateburutua erdiko arkuarekin uztartzen den, arkitekto ugarirentzat, inspirazio iturri edo eredu izango den berrikuntza bat da.

Aldarea kokatzen den kapera bat, ildokatzeekin itsatsitako pilastrekin eta kasetoiak dituen kanoi gangekin apaindua.

Arkupeak, erdiko arkua, bao ateburutuekin eta tondo eta estrigilozko frisoekin uztartzen du. Barnealdea, Michelangelorentzat eredu izan zen, Florentziako San Lorenzoren basilikako sakristia berrirako, 1421ean, Brunelleschik berak erreformatu zuena, bere lehen kapera, Sakristia Zaharra edo Sacrestia Vecchia erantsiz.

Ikus, gainera

Kanpo estekak