Artikulu hau euritik babesteko tresna eramangarriari buruzkoa da. Euritik babesteko jantzia gaitzat duten artikuluak Zira eta Gabardina dira.
Euritakoa edo aterkiaeuritik babesteko erabiltzen den tresna eramangarria da. Eusteko masta bat duen oihalezko edo plastikozko estalkia da. Oihala mastari lotzen zaio erradialki banaturik dauden artikulatutako hagatxo batzuen bitartez. Modu horretan, euritakoa itxi eta ireki daiteke, eramateko erosoagoa izan dadin.