Paul Langevin (Paris, 1872ko urtarrilaren 23a - ibidem, 1946ko abenduaren 19a) frantziar fisikari eta politikaria izan zen.
Pierre Curieren ikaslea izan zen eta geroago Marie Curie alargunaren maitalea. Fisikaren arloan Langevinen ekuazioa eta Langevinen dinamika garatu zituen. Itsaspekoen detekzioa ikertu zuen ultrasoinuen bidez.
1934an, Intelektual antifaxisten zaintza-batzordearen sortzaileetako bat izan zen. Vichyko Gobernuak etxean atxilotu zuen ia Bigarren Mundu Gerra osoan. Giza Eskubideen Ligako lehendakaria izan zen 1944tik 1946ra eta Frantziako Alderdi Komunistako kide ere izan zen.
Parisko Panteoian lurperatuta dago.