Paolo del Pozzo Toscanelli (Florentzia, 1397ko apirilaren 21a - 1482ko maiatzaren 10a) italiar geografoa eta sendagilea zen. Matematika eta astronomian ere jakituna zen. Ekialde Urrunarekin komunikatzeko baldintzak aztertu zituen, eta Marco Poloren neurketetan oinarrituta, Portugaletik abiatuta Asiaraino heltzeko ideia gorpuztu zuen: Ozeano Atlantikoan zehar, zuzen, Kanariar uharteen eta Cipango (egungo Japonia) uharteen artean 3.000 itsas milia zeudela kalkulatu zuen. Proiektu hau Fernão Martins portugaldar sendagileari jakinarazi zion 1474. urtean, eta antza, Kolonek izan zuen horren berri.
Erreferentziak