Historikoki herri honek bere garrantzia izan zuen Bigarren Karlistaldian. Bertan Orokietako gudua izan zen. Guda hau karlistek zeharo galdu zuten 38 hildako eta 749 preso utziz. Liberalen garaipenak, taktikoki inportantea izan ez bazen ere, karlistak adoregabetu zituen.