OrléansFrantziako erdialde-iparraldeko hiria da, Erdialdea-Loira Harana eskualdeko eta Loiret departamenduko hiriburua. 113.126 biztanle zituen 1999an, 4.117 biz./km2-ko dentsitatearekin. Loira ibaiak udalerria zeharkatzen du.
Merkataritzagunea da (ozpina, laboreak, ardo apartsuak) eta industriagunea (kautxua, zeramika, tabakoa). Aipagarriak dira udaletxea (Errenazimentukoa) eta katedrala (gotikoa), besteak beste.
Galiako lurraldea izan zen antzina, karnutoen mendekoa, K.a. 52. urtean Zesarrek konkistatu eta suntsitu zuen arte. Aureliano enperadoreak berriro eraiki zuen.
Bandaloek lagunduta, alanoek Loira zeharkatu zuten 408an eta bere taldeetako batek, Goar buru zuela, indar armatu erromatarrekin bat egitea onartu zuen.
Flavio Aeziok Loiran eta Orleansen ezarri zuen. Baina bertakoek oso gaizki hartu zituzten alanoak sartzea. Ordainketa arazoak izan zirela
medio, alanoek Orleanseko senatariak hil zituzten.
Orleansen ere, Sangiban erregearen agindupean, alanoek Aezioren indarrekin bat egin zuten Atilaren aurka,
honek Galia inbaditu zuenean 450 inguru.
Atilak Orleans setiatu zuen 451n, non Aezio, Merovio eta Teodorikoren koalizio batek garaitu zuen hunoen gudarostea.
Katalauniako Zelaietako Guduan parte hartu zuten.
Ehun Urteko Gerran ingelesen erasoaren kontrako erresistentzia-gune nagusia izan zen, eta haien mende geratu ondoren Joana Arc-ekoak askatu zuen berriro. 1561ean higanotek hartu zuten, baina geroago katolikoek setiatu zuten, Guise-ko kondea buru zutela.