Orléansko setioa (1428–1429) Ehun Urteko Gerraren norabidea aldatu zuen gertaera izan zen. Joana Arc-ekoaren lehenengo garaitia, eta baita Agincourteko guduaren ondoko frantziarren lehen garaipen erabakigarria izan zen. Orléansek, alde bientzat, garrantzi estrategiko eta sentimentala zuen eta, garaikideen ustetan, ingelesek garaipena lortuz gero, Frantzia osoa berenganatuko zuten. Ia sei hilabetez ingelesek garaipena eskuan izan ondoren, Joana Arc-ekoa agertu eta bederatzi egun pasa eta gero, setioa amaitu zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak