Olimpia zinema Bilboko Abando auzoan dagoen Iparragirre kaleko 59. zenbakian zegoen zinema da. 1951eko maiatzaren 10ean zabaldu zen, garai hartan hiriaren kanpoaldea zen gunean. Zinearen sarrera nagusia Iparragirre kalean egon arren, eraikina Egaña kalean zehar hedatzen zen.
Ezaugarriak
Zinema Bilboko Bide nagusian egondako izen bereko zinemaren ondorengoa izan zen 1940ko hamarkadatik aurrera. Bilboko aurrezki kutxak eraikina altxatu zuen Bide Nagusian eta Gran Via zinema egokitu zuten eraikinaren behekaldean.
Olimpia zinema 1980ko hamarkadara arte eskaini zituen zine emanaldiak, 1985eko ekainaren 30ean itxi zituen ateak. 1990eko hamarkadan Bilboko zinema askorekin gertatu bezala, ateak itxi zituen, eraikina eraberritu eta gimnasio bihurtu zuten. 2004an gimnasioak ateak itxi eta zinema eraitsi zuten, ondoren sei solairuko zaharren egoitza eraiki zuten toki berdinean, sarrera nagusia Egaña kalean zuela.
Ikus, gainera
Kanpo estekak