Jatorri okzitandarreko familian jaioa, Cazalis abizeneko lehen arbasoa XIX. mendean ailegatu zen Markina-Xemeinera; Olgaz gain, familian pelotari famatu gehiago ere izan dira.
Erraketista ibilbidea
EibarkoAstelena frontoian bizpahiru urtez ikasten jardun ostean, erraketista profesionala izan zen.[3] Zazpi urtez 40ko hamarkadan. Sevillan eta Tenerifen jokatu zuen, eta frontoian jokatzeaz gain, emagin izateko ikasketak egin zituen, frontoiko soldatari esker. Tenerifen igaro zituen azken urtean, baina sarri etortzen zen Markina bere jaioterrira eta Plentziara. Cazalis III puntistaren alaba zen Olga.[4]
Aitzindariak
Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen.