Oldenburg Alemaniako antzinako estatua izan zen, herrialdearen ipar-mendebaldean zegoena. Oldenburg, Lübeck eta Birkenfeld lurraldeek osatzen zuten, eta Oldenburg zuen hiriburu.
Historia
Saxoniako Dukerriaren mendeko konderria zen hasieran. XII. mendean burujabetasuna lortu zuen, eta Egilmar I.aren ondorengoak bihurtu ziren Oldenburgeko printze eta agintari. 1448an, Kristian kondea Danimarkako, Suediako eta Norvegiako errege izendatu zuten, eta bere anaia Gerardi eman zion Oldenburg.
1777an, dukerri bihurtu zen Oldenburgeko Konderria, eta 1803an agintariak oinordekotzaz izendatzen zuen printzerri izan zen. 1810ean, Napoleonek menderatu zuen. 1813an, berriro dukerri bihurtu, eta Hannoverren mende geratu zen. Austriaren kontrako gerran, Prusiarekin bat egin zuen. 1871n, Alemaniako Inperioan sartu zen. 1946an, Saxonia Behereko land bihurtu zen, Alemaniako Errepublika Federalaren barnean.
Erreferentziak
Kanpo estekak